XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANDREA - Ez zan orduan kalefazio konturik... Ez al da ala jauna? ez zan butano-rik...

ZALDUNA - Gogo emazu, andretxoa, ni mutil koxkorra nintzalarik...
ANDREA - Zer nolako sasoi polita izan oi dan...

ZALDUNA - Erri txiki batean bizi nintzan. Otz zanean eguzkitan berotu bear izaten genuen, neguan; argia berriz petroleozkoa, egia da orain baño merkexeagoa zala, ta askotan kendelak piztuta ere bai.

ANDREA - Orain ere piztu bear izaten ditugu elektrizidadeak utsegiten digunean.

ZALDUNA - Makina ta tresnak ez dira akatsik gabekoak. Gizonak sumatuak diran ezkero beren okerrak izan oi dituzte.

ANDREA - Ez neri gizonezkoen okerrez mintza! Ondotxo ezagutzen ditut. Emakumezkoen okerrak aña balio dute. Antzekoak dira, ez dago aukerarik.

ZALDUNA - Ala dala, eman zagun! Baiñan zergatik eskatu gizonari makinak berak egin ez ditzaken gauzak?

ANDREA - Ez dakit, bada. Ez zait gogoratu nola ditekenik. Agian bidezkoa da, zergatik ez?

ZALDUNA - Gizataldearen etorkizuna gerora datorke... landare ta abereena berriz, aitzitik, kontrakoa.... Ez uste, ordea, makiña deus ex machina danik, Jainkoa ta aurrerapenaren ordez, jarriko dana gure alegiñik gabe. Guziz bestaldera da, andre.

ANDREA - Ez dizut ezetz esaten.

ZALDUNA - Nik diotsut, ordea, makinarik onena gizonezkoa bera dala. Makina, gizonak zuzentzen baitu, onek ematen baitio espiritua.

ANDREA - Baita olioa ere.

ZALDUNA - Eta makina, noski, makina da kontuak egiteko makina ez ezik, onek kontuak berez ateratzen ditulako.

ANDREA - Orixe da egia! Makinak kontuak atera ta guk ordaindu.

ZALDUNA - Ez da beti ala gertatzen, baiñan berdin da. Arestian ari nintzaizun esaten petroleo ta kandelaren denborako gauzak. Orduan sos batekin arraultza zenduen. Ez geiago ta ez gutxiago.

ANDREA - Ez zan orrenbesteraño izango.

ZALDUNA - Nik ez dut gezurrik esaten. Sines zaidazu, nai baldin ba duzu.

ANDREA - Zure itzak ez ditut duda-mudan jartzen...

ZALDUNA - Garai artan otordu on bat lau errealean egiten zenduen. Jatena ez zan ea ezer kostatzen.

ANDREA - Ez du gaurko antzik.

ZALDUNA @- Ogerleko (duro) batean larruzko oñetakorik ederrenak. Oraingo gazteak ez dakite ura zer zan. Oraingo gazteak ez dakite ura zer zan.